Sendagileak

Uruñuela Miranda, Angel

Euskal medikua, Parisen 1891an jaioa eta Bilbon 1968an zendua.

Unibertsitate Zentralean 1913an graduatua, Beloradon, Motrilen, Mahonen eta Vigon baserri-medikuntzan aritu zen. 1931an hiriburu bizkaitarrera bidali zuten Kanpo Osasuneko Zuzendariorde bezala. 1937tik 1961era bitartean Bizkaiko Osasunaren Lurraldeburua izan zen (1960-1961). El Tifus exantemático de Bizkaia izeneko 1944an argitaratua izan zen lanaren egilea da.