"Urumeako Zilegi Mendien Komunitateak" edo "Zilegiak" jabetza kolektiboko herri ondasunak ziren beraien jabeak, giza erakunde edo eta komunitateetan bildurik, jabetza horren ustiapenetik ateratako irabaziak jasotzen zituzten.
" ... kalifikazio zaileko izaera eta motakoak dira... erregimen, gobernu eta administrazio egokirako estatutuetan jasoriko baldintza eta egoerak betetzen dituzten auzoko eta bertakoena diren jabetza kolektibo bat da ... ezin da esan guztienak direla ez baitira biztanle ororen ustiapenerako ... ezin dira berezkotzat hartu ez baititu udalak administratzen, ez dira diru-sarreren aurrekontuetako parte. Bere administrazioa eskubidedunek izendaturiko batzorde baten esku uzten da eta beraien produktuak batzorde berak banatzen ditu eskubidedunen artean, edo eta egokiago iruditzen diren objektuetara zuzentzen dira aldez aurreko hitzarmena bidez" (itzulpena gazteleratik moldatua).
"Zilegien" banaketa eta zatiketa proiektua ororen edo berezko kategorietan ez sartzea zioten arrazoiketan oinarrituz, eta desamortizaziotik libre kalifikatuz, eta Antzinako Erregimeneko gizarte eta ekonomian herri-ondasunek zuten garrantzia jakinik, hauek dira abiapuntuak.
Zilegiak, zilegi mendiekin bat zetozen aspaldiko erakundeak dira. Hauen jabariko titulartasuna hasiera batean Donostia eta Hernaniko hiribilduarena ziren, erabilera, onura eta ustiapen eskubidea Urnietako auzokoak zuten (1616 urtera arte, hiribildu titulua jaso zuen unea, Donostiako jurisdikziokoa baitzen). Bere hedadura 38 kilometro karratukoa gutxi gorabehera, Gipuzkoa probintziako ipar-mendebaldera eta Nafarroarekin mugakide, gaur egun Hernani eta Urnietako jurisdikziokoak diren lurraldeak hartzen zituen.
Bere jatorria Historian ahaidetzen da; honela ez dugu aurkitzen lan hipotesiaren testigantza eskaintzen digun egiaztapen dokumentalik.
Erdi Aroan zehar hiribildu eta hirien sorrera prozesua eta honen ondorioz eman ziren ordenazio espaziala izan ziren ondasun komunen jatorria. Donostiako sorrera 1181an eta eman zen lurralde ondarea (hirigune berri honetako auzoko eta bizilagunen erabilera, ustiapen eta onurako) izan ziren Urumeako Zilegi Mendien jatorria.
Ondare hau antzinako sorrera duten hiribildu eta eremu horretan finkatzen ari diren sorrera berriagoa dutenen artean banatzen da era berean. Hau gertatzen da Hernaniko hiribilduko sorrerarekin, XIII. mende erdialdeko datakoa delarik. Honela, hasieran Donostiako lurralde ondarea dena ondoren, Hernani eta Donostiaren jurisdikziokoa izatera pasa zen (bertan dute ustiapen eskubidea Urnietako biztanleak, hala ere, 1616an hiribildu titulua jaso zutenean titulartasun eskubidea beraiena bihurtuko da).
Bestalde, hau guztia liskar askoren iturburua izango da mendi horien titulartasuna, bere ustiapen eskubideak eta neurriz kanpoko erabilerari dagokionean. Ezin dugu ahaztu beraien ustiapen bide nagusia baso-ustiapena zela, Urumea ibaia bazterrean ezarririk zeuden burdinola kopuru anitzak hauetan eragin handia zutelarik. Eztabaida hauetariko asko bide judizialak erabiliz konpontzen ziren Valladolideko Errege Kantzilertzatik.
1671ko martxoak 21ean "Urumea Bailarako Zilegi Mendien banaketaren inguruan, Donostiako hiri eta Hernani eta Urnietako hiribilduek luzaturiko adostasun eta transakzio eskritura" izenpetzen da Astigarragan. Honen bidez, mendi hauen mugaketari eta esandako herrien arteko banaketari ekingo diote (Urnietak jada, 1616an, hiribildu titulua eskuratu zuen).
" ...; aipaturiko zilegi mendietako aipaturiko udalerri guztiak, zatigarri eta banagarri diren heinean ... bederatzi zati edo puska berdinetan ... Donostiako hiriari dagozkion bederatzietatik lau zati kupoa ... eta aipaturiko Hernani hiribilduari ongi egokitu zaizkion bederatzietatik hiru zatiengatik,... eta adieraziriko Urnietako hiribildu, bere auzoko eta biztanleei, dagozkion bederatzitik bi zatiak ..." (itzulpena gazteleratik moldatua).
Hasierako ororen lurralde ondare hura, zatiketa eta banaketaren ondoren, hiru jurisdikzio ezberdinetakoak ziren herri-lur berezituetan bihurtu ziren. Une honetan sortuko dira banan-banan Donostia Hiriko, Hernani eta Urnieta hiribilduetako Urumea Bailarako Zilegi Mendien Komunitateak. Bakoitzak aipatutakoen mantenu eta ustiapen egokia eskuratzeko ahaleginak egingo dituzte, "erregimen, gobernu eta administrazio egokirako" estatutuetan irudikatzen den bezala.
Estatutu hauek era berean, "ondare komuna" horien jabariko titulartasunari dagokion partikularizazio prozesu baten testigantza dira. Jatorrian beraietan erabilera, ustiapen eta luperketa eskubidea zeukaten herri bakoitzeko auzoko eta bizilagun guztiek. XVII. eta XVIII. mendeetan zehar eman zen jabetza kolektiboranzko eraldaketa, beraien jabeak auzoko eta biztanle "eskubidedunak" zirelarik (baldintza batzuk biltzen zituztenak) eta aipaturiko mendi hauen ustiapen eta ustiapenetik ondorioztaturiko abantaila batzuk jasotzen zituzten.
Azkenean, XIX. eta XX. mendeetan desagertzen dira komunitate hauek. Ordura arte, aurrerago deskribatu dugun egitura eta titulartasuna mantenduz irauten dute luzaroan.
"Donostia Hiriko Urumea Bailarako Zilegi Mendien Komunitatea", garaiko dokumentazioak aditzera ematen duenez, besterentze eta bere salmentara behartua izan zen XVIII. mende bukaera eta XIX. mende hasierako gerra-borrokaldiek sorrarazitako baliabideen gabeziagatik.
Hernaniko kasuan, komunitateak 1870-1888 arte iraun zuen. Urte hauen bitartean, bere jabetzak banatzen direlarik "eskubidedunen" artean, titulartasuna pribatizatuz edo partikularizatuz.
"Urnieta Hiribilduko Zilegi Mendien Komunitatea", etengabeko liskarrekin baina XX. mende erdira arte irauten du eta orduan bere jabetzak alor ezberdinetako industrialariei saltzen dizkiote.
