Futbola

URTIZBEREA, Santiago

1910ean Irunen jaiotako futbolari gipuzkoarra. Real Unionen hasi zen eta, 1932an, Donostiako Real Sociedad taldera pasa zen. 1936an erbesteratua, Bordeleko Girondinsek fitxatu zuen erdiko aurrelari bezala lau aldiz (bitan amateur bezala) Frantziako txapeldun titulua lortuz 1943ra arte Bordeleko taldearekin egon zen bitartean. Irunen hil zen 1985eko urtarrilaren 17an.