Lexikoa

Urtezahar

Urtearen azken eguna.

Urtezahar gauean, batez ere Nafarroa aldean, tximinia garbitzen zuten, eta egun berean kedarra baratxuri landareari botatzen zioten. Garbiketa horretan soka luze batez lotutako baserratz sorta erabiltzen zuten.

Arantzazuko baserrietan Urtezahar egunez tximini ikusleak, auzoko gizon edo mutil pare bat, kebideak garbi zeuden ala ez ikusten ibiltzen ziren.