Etayon 1948an jaiotako katedradun nafarra.
Donostian bizi zen, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Municheko Unibertsitatean egin zituen doktoretza-ikasketak. EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko katedraduna da. Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu, eta zinemari buruzko hainbat kongresu eta jardunalditan parte hartu du. Theoria, Zientziartekoa eta Uroboros aldizkarietako Kontseilu Editoreko kidea da. Zientzia Berria bildumaren zuzendaria. Invescit Institutuko kidea. EHUren koordinatzailea da, eta Nazioarteko Harremanen zuzendaria da Society-Science & Technology and Innovation Management master europarrean. Revista Internacional de Estudios Vascos aldizkariko zuzendariorde izendatu izana Eusko Ikaskuntzak berau suspertzeko eta nazioarteratzeko dituen planen baitan kokatzen da.