Arkitektura

Urrutia dorrea

Amurrioko dorrea, Araban.

Jauregiko Landa plazan dago, eta Cejudo Jauregia ere esaten diote. XVI. mendearen bukaera aldea eraiki zuten. Hiru pisu dauzka, harlanduzko irtenguneen bitartez bereiziak. Alboetan bi solairuzko beste bi gune dauzka. Egitura bertikalari so eginez gero, lau ardatz nagusi aurki ditzakegu. Jatorriz, beheko solairu osoa irekita zegoen, arku konkordunez inguratuta alegia. Berez, arku horiek fuste leunezko toskanar zutabeetan oinarritzen ziren, denak ere entasiarekin. Etxaurre nagusian sei arku zeuden eta albo bakoitzean bat, Errenazimenduko logia antzeko eratuz.

Jauregia harlanduzkoa da, beheko solairuan eta izkinetan, bazterreko garitak ere harrizkoak izanik. Baina goiko pisuetan hormak adreiluaz itxita daude. Normala zenez XVI. mendeko jauregietan, balkoiak nabarrez hornituta daude eta aurrealdean hain eraikin bereziaren jabe izan ziren leinuen bi armarriak ikus daitezke.