Arte digitala

Urretabizkaia, Oskar

Artista grafiko gipuzkoarra, Errenterian 1967an jaioa.

Pintura eta diseinu grafikoa ikasi zituen Xenpelar zentroan. 1988an ordenagailu bidezko animazioan hasi zen lanean Madrilgo Archiz Azul enpresan, eta geroago Disney Francia faktoriara pasa zen, Parisko Gobelan eskolan animazioan espezializatu zen eta zineman eta telebistan lan egin zuen. Ondoren, Amblinekin, Steven Spielbergen produkzio-etxearekin, hasi zen lankidetzan, lehenengo Londresen eta gero Los Angelesen, non animazio-gainbegiralea den (1998).