Konposatzaileak

Urreta Aizpitarte, José León

1912ko martxoaren 24an jaiotako konpositore eta kritiko donostiarra.

Solfeoko ikasketak egin zituen Buenaventura Zapirainekin, Pianokoak Jose Maria Agestarekin, Armonia eta Konposiziokoak Luis Urteagarekin eta Instrumentaziozkoak Francisco Escuderorekin. 60ko hamarkadan pianoko klaseak eman zituen Diozesiar Seminarioan eta hogei urtez baina gehiago "Unidad" egunkariko musika-kritikaria izan zen. 1998ko urriaren 29an hil zen Donostian.

  • LEIÑENA, P.: Urreta Aizpitarte, José León. En Casares E. (zuz.), Diccionario de la música española e hispanoamericana (10. libk, 592 or.). Madril: SGAE, 2002.
  • ERESBIL: Dokumentazio saila, D1/URR-08. Bagüés, J. J. L. Urreta.
  • ERESBIL: Dokumentazio saila, D1/URR-08. [i.g.]. José León Urreta Aizpitarteren eskela. El Diario Vasco, 1998ko urriak 30.