Politikariak eta Kargu publikoak

Urrejola, Eulogio

Militante sozialista, Bizkaiko Sindikatu Metalurgikoaren aholkularitza juridikoan lan egin zuen. Eibarko zinegotzia izan zen, eta Bilbokoa ere bai, 1937an hiria erori zenean. Eusko Ikaskuntzaren Estatutuaren aurreproiektuaren aldeko irizpena eman zuen Euskal Herriko Federazio Sozialistaren Ponentziako kidea (1931).