Sendagileak

Urrecha de Torre, Vicente Rufino

XIX. mendeko mediku bizkaitarra, Artean 1825ean jaioa.

Madrilen graduatu zen 1850ean. Baserri-aldeko mediku bezala Diman, Urduñan, Zeberion eta Barakaldon jardun zuen. Areatzako Bainuetxeko zuzendaria izana eta geroago Elexabeiti eta Kortezubikoena eta 1891. urtetik bere erretiroa izan zenera arte, 1895ean, Fiteroko Zuzendaria izan zen. Bainuetako Medikuen Taldean 1877an sartu zen. Reseña Compendiada de las aguas... de Castillo y Elejabeitia izenekoaren egilea da, Bilbo, 1871.

Erref. Luis Sánchez Granjel: Diccionario Histórico de Médicos Vascos, Bilbao, 1993.