Pilotari gipuzkoarra, Arrasaten 1961ean jaioa. 1976an, Isturiz II.arekin, Arrasaterentzako Herriarteko titulua lortu zuen --infantila bezala--. 1978an Espainiako eskuzko txapelduna izan zen, jubenil mailan, Alustizarekin. 1980ko ekainean egin zuen debuta profesional gisa, Eibarren. Buruz buruko bigarren mailako txapelduna 1987an.
