Kontzeptua

Urketaeriak

Giza kontsumorako ur horniketa iturri publikoen bidez egin izan da gure herrietan, baina hiri-garapena handitu den heinean, iturriak garrantzia galtzen joan dira. Egoera hori dela eta, urte luzetan, enpresa askotan edari garrantzitsu hori bildu eta lan lekuetara garraiatzen zuten langileak egon izan dira. Lanbide horrek izen ugari izan zituen, baina zabalduenak upelari eta urketari izan ziren. Hala ere, Eibarren eta beste leku askotan, horniketak modu tradizionalean iraun du, ohitura oso errotuta egoteaz gain iturri publikoetako ura kalitate handikoa baitzen..

Urketarien lana erraza zen. Elgoibarren eta meategien eskualdean upela edo Eibarren potiza hartuta, inguruko iturri gehienetan publikoetara joaten ziren, bertan ontziak urez bete eta gero (bizkar gainean, eskuan edo horretarako bereziki diseinatutako gurdietan) lantegietaraino garraiatzen zituzten, langileek eskura zituzten lekuetaraino.