Futbola

URIO VELÁZQUEZ, Joaquín

Futbol epailea, Martutenen (Donostia, Gipuzkoa) 1947an jaioa. Realeko jokalaria gazte mailan. Lehen Mailako arbitro 1980tik eta nazioarteko arbitro 1990etik, 1993-94ko denboraldian eman zuen bere azken denboraldia. Besteak beste, Kataluniako gobernuaren «Urra Saria» eta «Zilarrezko Pito» (1991) jaso ditu.