Arkitektoak

Uriarte Furira, Carlos

Arkitekto gipuzkoarra. 1819an Zumaian jaioa eta 1897ko otsailaren 14an Donostian hila.

Lehen Karlistaldian parte hartu zuen, Urnietako ekintzan O'Donellen aginduetara esku hartuz. Arkitekturan graduatu zen 1846an, baina Matematika irakasten jardun zuen; Bergarako Institutuko irakaslea izan zen (1850) -Bergarako espetxearen proiektuaren egilea ere izan zen-, eta Donostiako Institutu Probintziala zuzendu zuen 1871tik hil zen arte. 1849an Gipuzkoako Auzo-Bideen Zuzendari izendatu zuten. Besteak beste, Bergarako Errege Seminarioko historia baten egilea da. Historiaren Errege Akademiako kidea.