Euskaltzale eta historialari gipuzkoarra. 1901eko ekainaren 2an Azkoitian jaioa, bertan hil zen 1972an.
Bere jaioterriko historiaren aztertzailea, Azkoitiko Ohorezko Kronista izan zen -Julio de Urkixorekin batera-. Kultura-sustatzaile gisa, Academia Errante eta Real Sociedad Bascongada de Amigos del País izan zituen ardatz, eta elkarte horretako kide aktibo izan zen, bere buletinean kolaboratuz. Beste azkoitiar batzuekin batera "Azkoitiko Zalduntxen Akademi Berria" izeneko ikasketa zentro baten proiektuaren oinarriak jarri zituen. Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen, Insausti jauregiaren, tokiko ordenantzen eta Azkoitiko Historia Orokor baten inguruko lanak idatzi zituen. Cantar de los Cantares euskaratu zuen, Renan-en ediziotik abiatuta, baita Omar Kayan-en poemetatik ere.
