Politikariak eta Kargu publikoak

Uria Epelde, Juan Ignacio

Abokatua eta idazlea. Azkoitian jaio eta herri berean hil zen 2015eko maiatzaren 31n, 85 urte zituela.

Bere jaioterriko alkatea lehen postfrankismoan (1976); 1977ko Gorte Konstituziogileetan errege izendatutako senataria eta Eusko Legebiltzarraren ordezkari hainbat legegintzalditan. Academia Erranteko partaidea. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko lehendakari eta zuzendari izan zen 1977 eta 1979 artean, eta Eusko Ikaskuntzako kide ere izan zen.

Jentilak eta kondairak (1963), Los Amigos del País (1975) eta La Casa Torre de Emparan (1977) idatzi zituen.