Abeslariak

Uria Aizpuru, Pedro

Guetarya

Abeslari gipuzkoarra. 1859an Getarian jaioa, 1921ean New Yorken hila.

Julian Gayarrek aurkitu zuen, eta Italiara joan zen musika ikasketak egitera. Napolin egin zuen debuta, Fausto obrarekin. Londresko Covent Gardenen (1890-1893) eta New Yorkeko Metropolitan aretoan (1893-1894) abestu zuen, eta bertan finkatu zuen bere heriotza egunera arteko egoitza. Il Pagliacci operaren "Beppe", Romeoren "Teobaldo" eta Wertherren "Schmidt" izan ziren intepretatu zituen beste paper batzuk. Irakasle gisa ere lan egin zuen eta lan batzuk konposatu zituen, hala nola, Mi niña y Marte, Visión d'Amour abestiak, bere garaian grabatuak izan zirenak.

  • DENTICI, N. (2002). Opera eta zarzuelako euskal abeslarien hiztegi biografikoa (p. 166). Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia.