Kazetari eta antzerkigile donostiarra. San Sebastián aldizkariaren sortzailea (1931) eta zuzendaria izan zen, eta Donostiako gaiei buruzko lan ugari argitaratu zituen. Ziabogan kolaboratzaile izan zen, eta, ondoren, editore. Danborradari buruzko lan bat idatzi zuen Vida Vasca (1928) eta Los primer 75 años de la Unión Artesana (Donostia, 1945). Antzerkigile gisa, klasikoen moldaketez gain, Con los ojos cerrado, El diablo en la aldea eta Amor pasado por agua bezalako lanak utzi zituen.
