Militarrak

Urdapilleta, Antonio de

Gipuzkoako militar liberala. 1810eko martxoaren 6an Azpeitian jaioa. Donostian hil zen 1875ean.

1834an, Zaragozan egiten ari zen ikasketa juridikoak alde batera utzi zituen, bere bokazio militarragatik, txapelgorrien batailoian sartuz eta lehen Gerra Karlista bigarren Infanteriako Komandante graduarekin amaituz. 1848an Gipuzkoako mikeleteen buru jarri zuten. Azken gerran, Tolosako komandante militarra zela, Santa Kruz apaizaren atzetik ibili zen nekaezin. Koronela zela, Bergaran zauritu zuten 1873ko abuztuaren 10ean, eta hil egin zen.