Legelariak

Urdangarin Irizar, Eladio

Legelari gipuzkoarra, Bergaran 1860ko urriaren 5ean jaioa. Granadako Auzitegiko presidente izan zen 1915ean, eta Bilbokoaren jabetza hartu zuen; 1917an postu hori utzi zuenean, omenaldia eskaini zion Bizkaiko hiriburuko Abokatuen Elkargoak. 1918an Auzitegi Goreneko fiskalburuordea eta Marokoko eta Kolonietako Batzarreko agregatua zen. Eusko Ikaskuntzako kolaboratzailea. Bergaran hil zen 1930eko maiatzaren 12an.