Gipuzkoako ahaldun nagusia, Tolosan, 1621eko apirileko Bergarako Batzarretatik. Berrautatua izan zen 1629ko apirileko Azpeitiko Batzarretan eta 1638ko apirileko Azpeitikoetan. Egun horretatik aurrera, Don titulua eman zitzaion. 1642ko apirileko Tolosako Batzarretan, 1644ko azaroko Debakoetan, 1645eko apirileko Zumaian, 1648ko apirileko Ordiziakoan, 1650eko ekaineko Segurakoan, 1650eko azaroko Mutrikukoan eta 1655eko azaroko Segurakoan ere berrautatua izan zen.
