Lexikoa

urdaileko gaitz

Urdaileko min eta gaixotasunetan honako erremedio hauek proposatzen dira: zaldi-buztanaren ura hartzea, zartaginean oliotan eskutada bat kamamila erregosi eta horien enplastua urdailean ezartzea, eta kamamila eta xarbotaren ura hartzea. Beste ohitura batzuk San Joan bezperan hartutako intxaurrak anisetan jarri eta hilabete geroago hori hartzea, eta hogeita bat aitagure Espiritu Santuari errezatzea, gaixoaren izena aipatuz eta sendatzeko eskatuz.