Politikariak eta Kargu publikoak

Urchueguia Asencio, Ana

Nortasun politiko gipuzkoarra, 1952ko urriaren 9an Donostian jaioa. Metalaren merkataritza adarreko langilea, hainbat ardura postu bete ditu PSOEn eta UGTn, Hernaniko Talde Sozialistako Antolakuntza Idazkaria izanik. Gipuzkoako batzarkide hautetsia, Donostialdeatik, 1987ko ekainaren 10eko hauteskundeetan (PSOE); 1991ko maiatzaren 26koan berriro hautatua. 1993ko ekainean, PSE-EEko senatari hautatu zuten Gipuzkoan. Lasarteko alkatea (1991, 1995ean berrautatua).