Eskultore gipuzkoarra, Deban 1923an jaioa. Bere karreraren hasieran, Quintín de Torreko ikaslea izan zen, eta gero Madrilera joan zen. Han, San Fernandoko Arte Ederren Akademian ikasi zuen, eta 1952an marrazketa-irakasle titulua lortu zuen. 1949an, Gipuzkoako Artista Berrien XV. Erakusketako eskulturako bigarren saria. 1951n Parisera Frantziako Gobernuaren beka jaso zuen, eta Londresera 1954-1955 urteetan. Estatu Batuetan ikasi zuen 1959an. Ref.Martínez, Julián: Eskultura Gipuzkoan, Donostia, 1981.
