Literatoak

Uranga Unanue, Juan José

Elizgizona eta euskal idazlea, 1938an Zestoako (Gipuzkoa) Arroa auzoko Ibarrola baserrian jaioa.

Sakramentinoen kongregazioan ikasi ondoren 1964an ordenatu zen eta ondoren Tolosan egin zuen lan batez ere. 1993an Madrilgo parrokia batean hasi zen lanean, eta bertan hiesa zuten gazte talde bat ezagutu zuen. 1993 eta 1995 urteen artean izandako bizipenak izan ziren Herioarekin borrokan (Edit. Utrisque Vasconiae, 2001), non, eguneroko moduan, gorabehera haiek kontatzen zituen, Jainkoari buruzko gogoeta ugarirekin. Obraren lehen zatian autobiografia txiki bat eskaintzen zuen.

Aurretik, 1980an, Irun Hiria saiakera saria irabazia zuen Urangak, Nazaret-eko Gizasemearen mintzoa lanagatik.