Futbola

URANGA LULUAGA, Garikoitz

1980ko ekainaren 21ean Ibarran (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Gaztetan iritsi zen Realera, Tolosatik. 2000ko irailaren 2an egin zuen debuta Reala Brekin, Ondarroako Real B-Aurrera partidan (5-5). Filialarekin 67 norgehiagoka jokatu zituen guztira, zortzi gol sartuta. Bere balio-aniztasunari esker, zelai erdiko hainbat posiziotan joka dezake aurrera begira. 2001eko urriaren 7an egin zuen debuta lehen talde txuri-urdinarekin, Reala-Sevilla (3-3) partidan, John Toshacken eskutik. Eibarrek eta Getafek bi aldiz utzita jokatu ondoren, Realean lekua egin zuen 04/05.La denboraldi honetan, 07/06an, bere hirugarren denboraldia du lehen taldean. Orain arte -2007ko otsaila- 88 partida jokatu ditu Realarekin, eta zortzi partida jokatu ditu. Euskadiko selekzioaren hainbat partidatan parte hartu du.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)