Donostian 1906an jaiotako elizgizon gipuzkoarra. El P izengoitiarekin ezaguna. Carmelok Sehaska Erakundea sortu zuen Iruñean (Nafarroa), eta haren helburu nagusia zen sehaskak ematea familia behartsuetako haurrei. Lan honek lotura estua izan zuen 1942 eta 1959 artean Gayarre Antzokian eta Coliseo Olimpian egin ziren antzezpenekin. Tirso de Molina antzerki taldearen sorrerarekin eta P. G. Lozano de Sotés eta Francis Bartolozzi, aita Carmelok berak moldatutako zenbait obra ospetsu antzeztea lortu zuen. Ezagunenen artean daude Perraulten basoko loti ederra, Grimm anaien errege belea, Francis Bartolozziren Tronpeta eta Tronpetin krokodiloen uhartean, etab. Iruñean hil zen 1959.Ainhoa
AROZAMENA AYALA
AROZAMENA AYALA
