Idazle gipuzkoarra, Tolosan 1827an jaioa. Ez dakigu noiz hil zen.
Madrilgo Eskolapioetan hezi zen. Aita 1844an hil zenean, haren paper-negozioez arduratu zen, eta likidatu egin zuen. Estudiora jo zuen. Espiritualtasun obren egilea. Horrela: Jesus eta Arrazoiaren Erlijioa, Madril, 1874. Parisen argitaratu zuen 1880an, Jesus et la religion naturelle izenburupean; Kristau auzia eta gaur egungo krisi erlijiosoa, Madril, 1880 eta Kristautasun laikoa, Madril, 1893.
