Misiolari frantziskotar gipuzkoarra, Oñatin 1779an jaioa. Ikasketak Arantzazun egin zituen, 1804an apaiztu zelarik. Txillanera joan zen, eta han hezkuntza-lan txalogarria egin zuen. 1829an, Txileko frantziskotarren misioetako zuzendariorde izendatu zuten, eta, 1837an, misio horietako prefektu apostoliko. 1850ean hil zen.
