1932ko apirilaren 27an Xemeinen (Bizkaia) jaiotako editorea. 1963an Salbatore Mitxelena ikastola sortu zuen zarauztar taldeko kidea, bertako Batzordeko Lehendakari izan zen hasierako 6 urteetan. Gipuzkoako Ikastolen Elkartea sortzeko Talde Eragileko kidea (1965). 1972az geroztik, Zarauzko Itxaropena Argitaletxea zuzentzen du. Iruñeko Asanbladako EAJren kultur ponentziaren erredakzioaren arduraduna (1977). Zarauzko Udaleko alkateordea frankismo osteko lehen legealdi demokratikoan, EAJ ordezkatuz.
