Monarkia eta noblezia

Unzueta, Lope de

Untzuetako etxeko jauna eta oinaztarren ahaide nagusia. Etxea egurrezkoa zen, eraso egin zion eta hamabi gizon barruan zituela erre zuen, Fernando de Gamboa, 1420. urtean. 1448an, Unzueta Arrasateko erasora joan zen, eta Martin Ruiz de Abendañok Gomez Gonzalezi bidali zion txartela erabiliz, salbu jartzea lortu zuen. Ez zen hori gaitzesteko arrazoia izan, 1450ean Martin Ruiz bera agertu baitzen Butroiren alabarekin ezkontzen segizioan.