Pilotari gipuzkoarra, 1950eko urriaren 27an Zumaian jaioa. Hasieran Manista izan zen, gero paleta modalitatera pasa zen, eta Fede Arribillagarekin Espainiako txapeldun izan zen jubenil mailan. 1975ean egin zuen debuta profesional gisa, Azpeitian; Donostiako Galarretan eta Bilboko Euskal Jai eta Deportivon aritu zen palista profesional gisa. Atzelaria, 1979an utzi zuen txapelketa.
