Olerkariak

Unanua Garmendia, Miguel Angel

Euskarazko poeta, Zaldibian jaioa, eta Martuteneko Institutuko (Donostia) irakaslea.

Maiteminduen ildoan (Kriselu, 1987), Ogen-liliak (1989ko Lizardi saria, Eusko Jaurlaritza) eta Mitoaren agerpena (Hiria, 2001) poema-liburuak argitaratu ditu. Azken liburu horretan, Unanuak mitoen erabilera liriko eta ez-epikoa aldarrikatzen du, bai mito klasikoena, bai poetak berak eraikitako beste batzuena. Bere poesietako batzuk Chillida eta Oteiza eskultoreei eskainita daude. Anakreontikak lanak itzuli ditu Unanuak. Aprokrifo gerkarrak ; Ulalume poema (Alan Poe); eta Itsas hilerria liburua (Paul Valery).