Soraluzeko (Gipuzkoa) Errege Arma Fabriketako Maisu Arkabuzaria. 1526an Karlos V.arentzat arkabuzak egiten zituen, bere biloba Martinek sustatutako espediente erakusgarriaren arabera. Simancasen artxiboan aipatzen da 1522tik, arkabuz eta mosketeen hainbat zerbitzutan.
