Soraluzeko (Gipuzkoa) Errege Arma Fabriketako maisu arkabuzaria izan zen 1577-1591 bitartean. Pedro Menéndez de Avilés-ek, bertako kapitain jeneralak, Santanderren prestatzen zuen Armadarako arkabuzak eta mosketeak hornitzen parte hartu zuen 1574an. 1587an espediente bat sustatu zuen bere aitona Martin Ibañez de Unamunok 1526an Karlos V.a enperadorearentzat lan egiten zuela frogatzeko.
