Marinelak

Umendia, Frantzisko

Marinel gipuzkoarra, Tolosan 1742an jaioa eta 1825ean hila.

1780an, ontzi-kapitaina izan zen, eta Frantziako Konbentzioaren aurkako gerran parte hartu zuen, Tolonen defentsan (1793) eta Rosaseko guduan (1795) parte hartuz. Azken urte horretan, Armadako brigadier izan zen.