Apaiz gipuzkoarra, Azkoitian 1927an jaioa. Tolosan koadjutore zela, Gotzaindegiak kargutik kendu eta 1961eko abuztuaren 27an emandako sermoi batengatik auzipetu zuten, adierazpen askatasun eza eta Acción Catolicako kide batzuek jasandako torturak salatuz –kontsiliarioa zen Acción Catolica–, eta azkenean absolbitu egin zuten.
