Ulazia. Zesta puntako pilotaria. Atzelaria. Mutrikun jaioa (Gip.) 1907an. Donostiako Urumea pilotalekuan hasi zen 1926an. Hiriburu horretan ez ezik, Chicagon (AEB), Madrilen, Zaragozan, Caracasen eta Mexikon ere aritu zen. Parte hartu zuen txapelketa bakarra irabazi zuen, Novedades pilotalekukoa, 1943-44 urteetan.
