Pilota

UGARTEMENDIA OLANO, Bigarren

Erremonteko pilotaria. Alegian jaio zen (Gip.) 1898an, Tolosako Beotibar frontoian hasi zuen emanaldia, 1915ean. Getaria, Iturain, «Salaverría I», Zabaleta, Ostolaza, Abrego, «Pasieguito», «Errezábal» eta abarrekin tartekatu zen. Donostiako Urumea pilotalekuak 1942an antolatu zuen koadroen arteko binakako txapelketan parte hartu zuen, Miguel Salsamendi «Salsamendi IV» aurrelaria lagun zuela, eta garaile atera zen eta Gipuzkoako Pilota Federazioaren garaikurra irabazi zuen.