Hondarribiar jatorriko kazetari, idazle, legelari eta politikaria, Madrilen 1852an jaioa eta 1919an hila. Armadako Auditore Nagusia, hainbat aldiz biziarteko diputatu eta senataria (1903); hainbat zuzendaritza nagusi izan zituen, Presidentetzako Idazkariordetza eta Grazia eta Justiziako (1904 eta 1913), Gobernazioko (1910) eta Sustapeneko (1913) ministerio zorroak. Geografia Errealeko presidentea eta Espainiako eta Zientzia Moral eta Politikoetako errege-akademietako kidea. Hainbat azterketa juridiko eta literario egin zituen, eta Hondarribiko Setioan poeta gisa nabarmendu zen. Hondarribiak monumentu bat eskaini zion 1926an (Jose Diaz Buenoren lana).