Musikari gipuzkoarra, Antzuolan 1879an jaioa. Retana eta Cendoyako ikaslea. 1917an Lizarrako San Juan parrokiako organista plaza irabazi zuen, 1937ko maiatzaren 30ean Ega hirian hil zen arte bete zuena. Lizarrako udal bandaren zuzendaria (1920). Besteak beste, Salve a tres voces, Benedictus, Himno a San Francisco Javier eta Himno a San José de Calasanz orrialde erlijiosoen egilea da, nazioarteko lehiaketan saritua.
