Atletismoa

UGARTE GALDEANO, Ana Isabel

1968ko ekainaren 8an jaiotako atleta gipuzkoarra. 1985eko otsailean, Donostiako Anoetako belodromoan jokatutako pista estaliko Euskadiko Txapelketetan, Ordizia klubak irabazi zuen, altuera jauzian, 1,70eko markarekin. 1988ko uztailean Gasteizen jokatutako Euskadiko Txapelketan, lehen postua lortu zuen luzera jauzian, 5,74ko markarekin. 1988an Espainiako promesa txapeldun geratu zen pista estalian luzera jauzian bere marka pertsonalarekin (5,83).