XVII. mendeko arabar militarra, Lezaman (Amurrio) 1601ean jaioa. "Zaldi korazetako" kapitaina, 1638an Hondarribiaren defentsan parte hartu zuen, eta horri esker Santiagoren ordenako abitua izan zuen. 1650ean bere kontura altxatu zuen heren bat Kataluniako gerrarako.
