Konposatzaileak

Ugarte Alonso, Enrique

Musikari gipuzkoar garaikidea, Tolosan 1957an jaioa. Oso gazte hasi zen akordeoian, eta, oraindik nerabe zela, lehen saria lortu zuen Holandan jokatutako instrumentu horren Europako Txapelketan, eta Munduko Azpitxapelduna Recannattin (Italia). 1979an, Municheko Goi Mailako Musika Eskolara joan zen, eta, han, konposizio-diziplinako lehen postua lortu zuen hiru urtez jarraian. 1983ko maiatzean Municheko Orkestra Sinfonikoa zuzendu zuen, Kalejira lana estreinatuz.