Gipuzkoar nortasuna, 1866an jaioa. Medikua eta politikaria, Donostiako behin-behineko alkatea eta Gipuzkoako Liga Autonomistako presidenteordea izan zen. Mediku gisa, Zestoako bainuetxeko bultzatzaile gisa nabarmendu zen, eta Donostiako erradiologiaren sartzaile gisa. Zezen munduaren zale amorratua, Nueva Plaza de Toros del Chofre enpresako presidente izan zen urte luzez.
