Lexikoa

txurraketa

Mutilen jolas honetarako zuhaitzen enborretatik kabatxak mozten zituzten, baita abar lodi samarrak ere, muturra kako tankerakoa zutenak. Bi mutil talde antolatzen ziren, talde txikiagoak edo handiagoak, baina parte-hartzaile kopuru berdinez osatuak biak. Bi taldeen erdian marra egiten zen lurrean. Mutilak beren makilekin kabatxa indarrez jotzen ahalegintzen ziren, beren aldetik bestera pasatzeko. Marraren atzetik talde bakoitzak ahaleginak egiten zituen aurreko taldeak jotako kabatxa bere sailera pasa ez zedin. (Arribe)