1950ean Ermuan (Bizkaia) jaiotako margolaria. 1968tik Eibar, Bilbo eta Donostiako talde-erakusketetan parte hartu duen margolari gazte hau «Gorutz» Taldeko kidea da. Sariak eta ohorezko aipamenak jaso ditu hainbat pintura lehiaketetan. Bere bokazio handiak eta bere nortasun guztiz zehatzak etorkizun distiratsua duen margolaria dela pentsarazten dute. Artea ezagutarazi nahi du, eta horretarako lan handia egiten ari da. Gizarte gaiak dira bere lehentasuna. Azaltzen dituen ideia eta sentimenduetan asko erabiltzen ditu postkonstruktibismotik eratorritako estetikak, garatutako gaiarekin oso bat datozen kromatismoak erabiliz, kolore soilak nagusitzen direlarik gehienetan. Inoiz ez da gustura egoten egindako lanarekin, eta horrek asko pozten gaitu eta etorkizun oparoa iragartzen digu. Erref. J. Martinez-Ayuso: El joven y el arte-Daniel Chopitea, «Eibar» aldizkaria, 126. zenbakia (1970), 8. eta 9. orrialdeak. J. S. M.; «Gorutz» izeneko artista taldea sortu da Eibarren, «Anaitasuna», 210. zk. (1971), p. 12; «Gorutz» artista taldea, revista «Eibar», nº 132 (1971), p. 6.
Juan SAN MARTIN
Juan SAN MARTIN
