Pintoreak

Txillida Belzunce, Pedro

Gipuzkoar margolari eta marrazkilari garaikidea, Donostian 1952an jaioa.

Hainbat erakusketa kolektibotan hartu du parte, hala nola "Guipúzcoa Pintura 50-80" Donostiako San Telmo Museoan (1981); "Pintura Vasca" Donostiako Altxerri galerian (1983); "Autorretratos" Euskal Herriko lau hiriburuetan (1983); "Imagen del animal en el Arte" Madrilen (1984); "Galería Gamehlar Museum en 1986" (1987) eta 1981etik 1989ra arte, bakarkako erakusketak egin ditu Bilbon, Durangon, Madrilen, Leonen, Donostian, Stockholmen, Gasteizen, Goslarren, Helsinkin eta Tunkun (Finlandia). Bere lanak Mexiko, Paris, Finlandia, Alemania, Suitza eta Ipar Amerikako Estatu Batuetako, Madrilgo Autonomia Erkidegoko eta Gasteizko Arte Ederren Museoko bilduma partikularretan daude.