Aberea hezi eta balaztatzeko erabiltzen den tresna. Bi piezakoa da eta horien muturrak kakodunak dira. Kakoetako batekin txarrantxa tinkatzen zaio aberearen kabrestuari, eta besteak, 50 bat gramoko metalezko bolatxo batetik sartzen den burdinazko argoila hartzen du. Bola horren egitekoa izaten da txarrantxari tira egiteari uztean pisuak jalkiarazi eta abereagandik bakartzea.
