Kontzeptua

Txarrantxa

Tradizioz horrela deitu izan zaio lihoa orrazteko Nafarroako eremu batzuetan (Bidasoa eta Burunda, esaterako) zerabilten eskuareari. Ohol luzea zen, eta zulo bat zuen oina sartzeko, jardun bitartean mugitu ez zedin. Zuloaren beste muturrean, burdinazko hortzak zituen, ehuna orrazteko. Zenbaitetan, oholak zuloak zituen bi muturretan, eta hortzak erdian zeuden.

Erref. Jose María Satrustegui: "Estudio etnográfico de Urdiain". Príncipe de Viana, 106 (1967).